sábado, 4 de febrero de 2012

Transmedia produktu baten programazioa: ATLAS BIDAIAK

Gaur egun, merkatuan dauden eskaintza eta hutsuneak kontuan izanik, transmedia kontzeptua garatuko lukeen produktu bat martxan jartzeko erronka hartu dugu. Gure helburua, jendearen beharrak eta nahiak asetzeko gaitasuna duen eduki bat sortzea da. Eta, buruari buelta asko eman ondoren, bidaia “munduan” dagoen eskaintza eskasaz ohartu gara. Beraz, urritasun horri aurre egiteko, eta jendearentzat aberasgarriak izan daitezken, zenbait produktu asmatu ditugu.


ATLAS telebistarako bidaia- programa:

Bidaiak oinarri dituen telebista programa bat eskainiko genuke; ETB2-n ostegunero eta prime time ordutegian. Astero bi kapitulu emitituko lirateke, bakoitza 45 minutukoa: batak, nazioarteko hiri bat garatuko lukeen bitartean; besteak, Espainiako probintzia bat erakutsiko liguke.


Dagoeneko, telebistan, gure programaren antzeko formatua eta edukia duten beste saio batzuk ikusgai daude. Honako hauek dira Atlasen konpetentzia zuzenak: Callejeros viajeros”, “Españoles en el mundo eta “Destino España”.

Atlas eta konpententziaren arteko konparaketa: helburua, protagonistak eta emisio data kontutan izanik.





ATLAS aldizkaria:

Hilero argitaratuko da; eta bertan, hilabete bakoitzean zehar telebistan emititu ditugun erreportajeen bertsio idatziak irakurtzeko aukera izango dute erosleek. Baina, erreportajeez gain beste osagarri batzuk ere bilduko ditu Atlas aldizkariak: hotel eta jatetxeen proposamenak, mapak, gidak, nola bidaiatu (hegazkinez, kotxez, trenez …), bidaiatzeko bide erosoenak, bisita-proposamenak eta abar.


Aldizkariak gainera, irakurleen parte hartzea sustatzeko osagarriak eskaintzen ditu:

  •  Irakurleen eskutitzak: Irakurleek bidalitako eskutitzen bidez, euren bidaia esperientziak partekatu, aholkuak eman eta abar. egin ahal izango dute.  
  • Lehiaketak: Irakurleek bidalitako eskutitzen artean, gure ustez, interesgarri, polit edota erabilgarriena dena sarituko dugu. Adibidez, astebururako bidaia batekin.
  • Zozketak: Telefono deia edo sms bat bidaliz, parte hartzaileek zozketa batean sartuko dira.
  • Elkarrizketak: Bidaia agentzietako langileei, museo edo jatetxetako jabeei, gida turistikoen idazleei ... egindako elkarrizketak ere argitaratuko ditugu.  
  • Atlas aldizkariaren eredua

ATLAS webgunea:


Gaur egun, kontsumo ohiturak aldatuz doaz eta webguneek duten arrakasta gero eta nabariagoa da. Horregatik, Atlasek webgune bat edukitzea, ezinbestekoa ikusi dugu. Guk sorturiko webgunearen jomuga nagusiak; informazioa eta interaktibitatea eskaintzea dira. Baina, zer bide erabiliko ditugu helburu horiek lortzeko?

  • Telebista a la carta”: Telebistan emititutako saio osoak interneten, zuk nahi duzun momentuan eta iragarkirik gabe ikusteko aukera eskainiko diegu erabiltzaileei.
  • Argazkien txokoa: Erabiltzaileek euren paisaien argazkiak gure posta elektronikora bidali eta guk horiek webgunean zintzilikatuko ditugu.

  • Bloga: Erreportariek bidai ezberdinetan zehar bizitakoa blog batean islatuko dute; beti ere, emititutako erreportajeetan ikusi ez diren argazki eta bideoekin.
 
  • Foroak: Gai baten inguruan eztabaidatzeko gunea izango da. Erabiltzaileek izena eman ondoren, eztabaidetan parte hartu ahal izango dute. Helburua: parte hartzaileek gai ezberdinen inguruan duten  iritziak plazaratzea.
 
  • Inkestak: Guk platenatutako galderaren bitartez, datorren asteko Atlas telebista programan zein toki lantzea gustatuko litzaieken jakinarazteko aukera emango diegu. Dauden aukerak guk planteatuz.  
                                 Adibidez: zer gustatuko litzaizuke bisitatzea hurrengo saioan?
                                        a) Rio de Janeiro
                                        b) París                                        

                                        c) Bruselas
                                        d) Jordania

  • Lehiaketak eta zozketak: Adibidez: "Erreportaje lehiaketa: zure bideoa bidali eta aste bateko bidaia irabazi dezakezu, guztiz dohakoa!".
 
  • Programaren produktuak erosteko aukera: Adibidez: Errioxari eta bertako ardoei buruzko erreportajea emititu badugu, aste osoan zehar Errioxako ardo lote bat jarriko dugu salgai gure webgunean".

Telefono mugikorrentzat sortutako ATLAS bidaia aplikazioak:

Bi motatako aplikazioak Smartphone, Iphone eta Android sistema duten telefonoek erabili ahal izateko:

Aplikazio kulturala: Honen bitartez, erabiltzaileak herri edo toki bateko gune kultural edo eraikin garrantzitsu bati buruzko informazioa eskura dezake. Horretarako, aplikazioa ireki, eraikinari argazki bat atera eta automatikoki pantailan deskargatutako zaio eraikinari buruzko ezaugarri, historia eta informazio esanguratsuena. Informazio hori bi modutan eskura daiteke: testu idatzian edo audioren bidez.



Aplikazio erabilgarria: Aplikazio honek, gune publikoen (jatetxe, museo, eta abarren) eskuragarritasunaren inguruko informazioa eskaintzen die erabiltzaileei. Horretarako, aplikazioa ireki eta bisitatu nahi duen museoa edo jatetxearen izena idatzi beharko du. Automatikoki eta segundo batzuen buruan, horiei buruzko informazioa (jateko mahairik libre dagoen, museoko sarrerak zenbat balio duten , etbar.) jasoko du telefonoaren pantailan.


Sare sozialak:


Atlasek twitter eta facebook sare sozialetan profilak izango ditu. Horiei esker, erabiltzaileek programari buruzko azken berriak ezagutu ahal izango dituzte une oro. Gainera, facebook-ek saio edo bideo zatiak ikusi eta erabiltzaileek sarean horiek komentatzeko aukera ere emango luke.


Atlas mahai- jokoa:

Gure transmedia produktua hedatzeko asmoz, familia osoak jolastu eta ikasi ahal izateko mahai joko bat sortuko genuke eta bidaia- trivial baten izaera edukiko luke.



Jokoaren elementu nagusiak: jolasteko taula, piezak eta galdera- txartelak izango dira. Baina zein da jokoaren helburua? Bidaiatzeko beharrezkoak diren bost elementuak lortzea; alegia, maleta, mapa, hegazkinerako bidaia txartela, dirua eta pasaportea. Bost elementu hauek lortzeko, beharrezkoa izango da laukitxo espezifikoetan planteatzen diren galderak asmatzea.


Galderak bost gaien ingurukoak izango dira: kultura, ohiturak, hizkuntzak, historia eta geografiari buruzkoak. Beraz, bidaiatzeko beharrezkoak diren bost elementuak lehenengo lortzen dituenak irabaziko luke jokoa.

Atlas mahai-jokoaren maketa









No hay comentarios: