domingo, 29 de enero de 2012

Ahozkotasuna eta multimedia diskurtsoa ariketa

1) Demagun hiru pasarte hauek itzuli dituzula euskarara. Justifikatu zein ahozkotasun eredutara itzuli dituzun:


- Torrente, el brazo tonto de la ley pasartea eredu normalizatzailearen adibide argia  da. Bideoa euskarara itzuli ondoren, argi ikus baitaiteke protagonistek ez dutela euskara batuaren eredu estandarra erabiltzen.  Hizkera motari dagokionez, Torrente eta bere lagunak, kaleko jerga erabiltzen dute bideoan zehar;  elkarrizketaren  formaltasun maila, argota izanik.  Era berean, kontutan izan behar da, argotaren zailtasun maila teknikoa dela. Alegia, hizkuntza ondo menperatzen ez duen pertsona batek (adibidez, atzerritar batek), elkarrizketa entzungo balu, ziurrenik, ez luke ezer ulertuko. Azken finean, kaleko hizkera menperatzeko,  praktika ezinbestekoa da. 

 - Irailak 11ko albistegia eredu normatibizatzailean sortua dago. Albistegi batean formaltasun maila altua erabili behar baita. Horrez gain, mezua ahalik eta jende gehiagorengana heltzeko moduko hizkera mota erabiltzea beharrezkoa da. Hartzaileen kopurua oso handia baita eta beraien arteko ezaugarriak oso ezberdinak. Emozionalitateari dagokionez, kazetariak epeltasuna mantendu behar du. Hau da, hzikera ezin daiteke ez lar hotza ezta lar hurbilekoa izan.

- Fuga de cerebros filmak eredu normalizatzailea darabil. Hain zuzen ere, kalean oso maiz entzun daitekeen hizkera. Formaltasun mailari dagokionez, tabua dela esango daiteke, momentu oro hitz gordinak (imbécil, idiota, cabrón...) entzun baitaitezke pelikulan. Horrek, pertsonaien arteko konfiantza existitzen dela agerian uzten du.  




2) Itzuli Torrente, el brazo tonto de la ley filmaren pasartea:


Torrente: - Polizia izatearen alde txarrena da hau. Zerbait gertatu ezean jasangaitza da asperraldia. Joko al dugu kanpaia?
Bestea: - Barkatu?
T: - Ba... hori, kanpaia jo!
B: - Elkarrekin?
T: - Noski, mutil!
B: - Baina... orain?
T: - Elkarri plazer pixkat emateko besterik ezta! Zuk nirea eutsi eta nik zurea... Tentsioak arintzeko ezer hoberik eztago! Baina, marikoikeriarik gabe, eh!
B: - Eztakit nik horretarako momentu aproposena den...
T: - Benga, mutil! Ez dezagun denbora alferrik galdu. Atera ezazu txistua eta ekarri hona.




miércoles, 11 de enero de 2012

Menderakaitzak irrati-nobela

Zuen ekarpenei esker bukatu dugu gure istorioa. Emandako amaiera zein den jakin nahi? Ba, entzun ezazue!




miércoles, 4 de enero de 2012

Ziber erreportajearen ezaugarriak: hipertestualitatea, multimediatasuna eta interaktibitatea

Erreportaje bat egiterakoan, beharrezkoa da aldez aurretik zenbait urrats zehaztea. Hala nola, transmititu nahi dugun mezuaren araberako helburu diskurtsiboa finkatzea; generoa eta azpigeneroa zehaztea; storyboard-a egitea, erabiliko ditugun osagaiak aurreikusi ahal izateko; dokumentazio lana burutzea; etbar. Beraz, emaitza txukun eta borobil bat lortu ahal izateko, erabaki linguistiko- diskurtsiboak zaindu behar dira, nahitaez.

Hala ere, garaiak aldatu dira eta teknologia berrien hazkundeak erreportajeak euskarri berrietara egokitzera behartu gaitu. Dagoeneko, erreportaje tradizionaletik erreportaje multimediara egin dugu salto. Hori dela eta, zibertestu baten sorreran sareak dituen testuinguru bereizgarriak kontutan hartzea oso garrantzitsua da. Noski, orain arte jarraituriko urratsak baztertu gabe.
Marreroren esanetan, hiru dira erreportajeak sarean dituen ezaugarri garrantzitsuenak. Bata, multimeditasuna da. Egileak gertakizun baten inguruan ikuspuntu ezberdinak gehitzeaz gain,  testuingurua, aurrekariak, iturriak, mapak, infografiak, bideo zein audioak, etbar. eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Istorioan murgiltzeko nahikoa informazio emanez.


Bestalde, nodo ezberdinen artean lotura ezartzea ezinbestekoa da sareko erreportajeetan. Alegia, nodo bakoitzak independenteki zentsua baldin badu ere, guztiek erreportajea aberasteko helburua izan behar dute. Izan ere, hipertestualitateak erabiltzaileei, erreportajea kontsumitzerakoan, ez die bide jakin bat jarraitzera behartzen.

Azkenik, interaktibitatea daukagu. Honen ondorioz, erabiltzaileak informazioetan parte-hartzeko aukera dauka: iritzia emanez, lehiaketak antolatuz, eztabaidan parte hartuz... Hala ere, ezaugarri honek badauka bere gakoa. Marrerok dioenaren arabera, nahiz eta hipertestuan erabiltzaileak parte hartzeko aukera izan, ezin dezake erreportajea modifikatu. Eta, hori da etorkizunean bilatu behar duguna: erabiltzaile kontsumitzaile arrunt izatetik, egile izatera pasatzea.