Negua, zer da zuentzat negua? Elurra, Olentzero, oporrak, hotza, iluntasuna, familia...
Arantxa eta Itxaso irakasleak Multimedia Komunikazioa masterreko ikasleei guretzat negua zer den azaltzen duen audioa egiteko eskatu digute. Eta, hona hemen nire negua:
viernes, 30 de diciembre de 2011
martes, 27 de diciembre de 2011
Ekinaren ekinez, euskarak sarean merezi duen lekua izango du!
Abenduaren 20an, Multimedia Komunikazioa Masterreko ikasleok "Euskararen komunitate birtualak: nola ehundu harreman-sareak?" galdera aztertzen zuen mahaingurura joateko aukera izan genuen. Bertan, Luistxo Fernandez (sustatu.com), Hasier Etxeberria (Zuzeu.com), Lontzo Sainz (Eitb.com), Maite Goñi (Euskaljakintza.net), Lander Arbelaitz (Argia.com) eta Idurre Eskisabel-ek (Berria.info) interneten euskarak bizi duen egoera zein den aztertu zuten. Ondoren guztioi esandakoaren gainean gogoeta egitera bultzatu gintuzten.
Agurtzane Elordui-k, mahainguruaren antolatzaileak, sareko teknologia berriek euskaldunen arteko harreman-sareen trinkotzea errazten duen galdegin zien hizlariei. Guztiok baiezko borobila erantzun zuten.
Luistxo Fernandezen esanetan, "internet harreman- pertsonala zein komunitatearen interesak pizteko tresna ona da. Ez dio euskarari kalte egiten; guztiz alderantziz, euskaldunen artean komunikazioa hobetzen lagun dezake. Izan ere, teknologia hobetu ahala, zirkulua ere zabalduz doa". Azken baieztapen hau hobeto ulertzeko adibide bat gehitu zuen Luistxok: hasiera batean, messenger edo foroetan gure lagunartekoekin kontaktatzen genuen; orain, ordea, twitter eta facebook-ek gugandik urrun dauden pertsonak ezagutu eta hauekin harremana izateko aukera eskaintzen digute.
Euskal komunitatea osatzen dugunok, interneten euskaraz ahalik eta eduki gehien izatearen alde borrokatu behar dugula azpimarratu zuten mahainguruan. Horretarako lehen pausoa, Maite Goñik esan bezala, norbanakoaren indarrean sinestean datza. Izan ere, guztiok ekarpen txiki bat eginez, gure hizkuntza itsaso handian tanta txiki bat izatera helduko da. Euskal komunitateak dituen gogo handiez baliatu beharra daukagu, lurralde berriak euskararekin konkistatzeko.
Era berean, "internet gure alde erabiltzen ikasi behar dugu", Lander Arbelaitzek esan zuenez. Zergatik? Lehenik eta behin, internetek euskara hizkuntza zaharkitua denaren zama kentzeko aukera ematen baikaitu. Bestetik, teknologia berriak etengabe garatzen doaz eta hauekin guri eskaintzen dizkiguten aukerak gehitzen. Hori dela eta, euskaldunok twitter, facebook, tuenti... bezalako sare sozialetan muturra sartzeko aprobetxatu beharra daukagu. Sare sozial hauetan euskaraz dabilenak, sarean euskararen erabilera normaltasunarekin lotuko bailuke. Beraz, euskaraz hitz egiten dugunoi, beste batzuengana heltzeko aukera ematen digu internetek eta euskaldunok horretaz baliatu behar gara.
Euskal komunitatea osatzen dugunok, interneten euskaraz ahalik eta eduki gehien izatearen alde borrokatu behar dugula azpimarratu zuten mahainguruan. Horretarako lehen pausoa, Maite Goñik esan bezala, norbanakoaren indarrean sinestean datza. Izan ere, guztiok ekarpen txiki bat eginez, gure hizkuntza itsaso handian tanta txiki bat izatera helduko da. Euskal komunitateak dituen gogo handiez baliatu beharra daukagu, lurralde berriak euskararekin konkistatzeko.
Era berean, "internet gure alde erabiltzen ikasi behar dugu", Lander Arbelaitzek esan zuenez. Zergatik? Lehenik eta behin, internetek euskara hizkuntza zaharkitua denaren zama kentzeko aukera ematen baikaitu. Bestetik, teknologia berriak etengabe garatzen doaz eta hauekin guri eskaintzen dizkiguten aukerak gehitzen. Hori dela eta, euskaldunok twitter, facebook, tuenti... bezalako sare sozialetan muturra sartzeko aprobetxatu beharra daukagu. Sare sozial hauetan euskaraz dabilenak, sarean euskararen erabilera normaltasunarekin lotuko bailuke. Beraz, euskaraz hitz egiten dugunoi, beste batzuengana heltzeko aukera ematen digu internetek eta euskaldunok horretaz baliatu behar gara.
Hala ere, euskal komunitateak badauka zailtasun handi bat. Alegia, mundu-mailan komunikabide tradizionalak sareko euskarri eta produktuetan entseatzen ari dira. Guk, ordea, horretarako zailtasun handiak dauzkagu; ez baikaude ohituta edukiak eskuratu ahal izateko ordaintzera. Idurre Eskisabel-ek, Berria.info-ko zuzendariak esan bezala, "euskal komunikabide birtualak beraien erabiltzaileei edukia erostera behartuko baliete, beraien irakurleria are gehiago mugatuko lukete".
Horrez gain, gaur egun euskal komunitate birtualak trinkotzeko hizkuntza politika falta dago. Luistxo Fernandezen ustez, "beharrezkoa da komunikazio, hizkuntza eta teknologian dirua inbertitzea; baina, hurrengo urteotan instituzioen aldetik, adar jotzea baino ez dugu jasoko". Lander Arbelaitzek ere, Luistxoren ideia babestu zuen eta egoera salatzeko adibide argi bat jarri zuen, "errealari "euskararekin bat" kamisetan eramatearren dirua eman beharrean, kopuru hori interneteko euskarazko eduki zein webguneetan inbertitu beharko litzateke". Dudarik gabe, berak planteatutakoak askoz gehiago bultzatu eta trinkotuko lituzke sareko euskal komunitateak.
Etiquetas:
argia,
Berria,
EITB,
euskaljakintza,
Euskararen komunitate birtualak,
mahaingurua,
sustatu,
zuzeu
martes, 13 de diciembre de 2011
Gaztezulo aldizkariaren analisi sozio-pragmatikoa
Sarrera honetan, Gaztezulo euskal gazteentzat zuzendu zen lehen aldizkariak
eta formatu multimediara saltoa egin duenak,
betetzen dituen zenbait zerbitzu sozial aipatuko ditut. Besteak beste,
euskal komunitatea trinkotzeko egiten duen lana azalduz eta goraipatuz.
Euskal Herrian badaude hainbat hedabide multimedia. Baina, Gaztezulori
buruzko analisi egitea erabaki dut. Izan ere, komunikabidea euskal gazteei
zuzendua dago. Eta, ni horien artean kokatzen naiz. Gainera, kazetaritza
ikasketak burutzen nituenean ere, Gaztezulo aztertu nuen eta esperientzia
horren bitartez, komunikabidea gertutik ezagutzeko aukera izan nuen.
Lehenik eta behin, Gaztezulo, gaur egun, Euskal Herri mailan oso ezaguna
den hedabide multimedia eta digitala dela aipatu beharra dago. Dauzkan
ezaugarrien artean, hasiera batetik, hartzaileen iritzia kontuan hartu zuela
nabarmendu beharra daukat. Izan ere,
gazteei eginiko inkesta batek zehaztu zituen zeintzuk izango ziren
jorratu beharreko gaiak: literatura, internet, musika, zinema, kirolak... baina
batez ere, sexuari ematen diote garrantzia gehien. Gai hau baita
gazteen artean kontsultatuena.
Sexuaren arlo horretan ere, bestelako berezitasun bat gehitu behar zaio.
Gaztezulo izan zen sexu kontsultak martxan jarri zituen lehen euskal
aldizkaria. Hainbesteko arrakasta izan zuen berritasunak, oraindik ere
indarrean dagoela. Gazteek orokorrean, sexuari buruzko jaki-min handia izaten
dute. Euskal gazteak horien artean kokatzen dira eta beraz, Gaztezulok gaia
lantzeko ematen dien aukera eskertu eta aprobetxatzen jarraitzen dute,
hilabetez hilabete kontsultak eginez. Arlo honetan, euskaraz sexu-kontsultak
egiteko aukera izatea garrantzitsua iruditzen zait. Azken finean, sexuak,
sarritan, lengoaia berezitua erabiltzea dakar eta adituen erantzunen bitartez,
gazteek euskarazko "hitz berriak" ezagutzeko eta erabiltzeko aukera
daukate.
Gaztezulok, erabilitako hizkera aberatsa eta formala da. Beraz, hartzaileak
informazioa ulertu nahi baldin badu, ezinbesteko egiten zaio euskara maila
altua izatea. Oso gai aberatsak baitira landutako guztiak. Modu horretan,
multimedia komunikabideak gazteak euskara batu formala erabiltzera eta
kontsumitzera bultzatzen ditu.
Multimediara salto egitean, hainbat ate ireki zaizkie. Lehenik eta behin,
irakurleen parte hartzea suspertu dute agendaren bitartez. Bertan, edozeinek Euskal Herrian
gazteei zuzenduta dauden edo hauei interesatzen zaien ekitaldiei buruzko
informazioa eskaini dezake. Horrez gain, irudiari ematen dioten garrantzia
azpimarratzen da. Honen bitartez, edukiari aberastasuna ematea lortzen baitute.
Honek berebiziko garrantzia dauka webgunean. Izan ere, irudiak aldizkariaren
webgunea ikusgarriago bihurtzen du.
Horrenbestez, ikuspegi sozio-pragmatikotik aztertuta, eta euskaldunen
komunitatea sarean trinkotzeari begira Gaztezulok egiten duen ekarpenari buruz,
esan daiteke eskertzeko modukoa dela. Hainbeste denboran zehar, euskal kulturaren,
ohituren, hizkuntzaren... oinordekoak izango diren gazteei zuzenduta eginiko eskaintza
aberatsagatik.
sábado, 10 de diciembre de 2011
Euskarazko komunikabide multimedia eta digitalen eskaintza Euskal Herrian
Euskal Herriko komunikabideen inguruan hausnarketa egitean, ondorio oso
garbi bat atera dezakegu. Alegia, bi direla hegemonia osoa beraien eskuetan
dutenak: EITB eta Berria. Hauentzat marka izaerak izugarrizko garrantzia dauka.
Izan ere, enpresa izaera oso zehaztuta daukate.
Eta, informatu, entretenitu, euskara sustatu, eta abarrez gain, etekinak
ateratzeko helburuz ere sortuak dira.
Hala ere, hauek ez dira euskal komunitateak eskura dituen komunikabide
multimedia eta digital bakarrak. Eskualde zein tokian tokiko komunikabideek oso
zeregin garrantzitsua dute gizartean. Azken hauen eskaintza oso zabala da: Noaua!,
Ttipi-Ttapa, Begitu... Alde batetik, gai
espezializatuak jorratzen dituztenak daude: Gaztezulo, Elhuyar, Argia... ; bestetik,
jendearen parte hartzearekin hornitutakoak:
Zu zeu, Kazetari.net, Gaur8... ; batik bat, euskalkiei garrantzia
ematen dietenak: Bizkaie, Goiena... eta abar. Baina edozein dela beraien
sailkapena, helburu amankomun bat dute: herritarrak beraien inguruan gertatutakoaz
informatuta izatea, marka albo batera utziz.
Marka kontzeptua erabiltzen dudanean, ez naiz modu negatibo batean ari.
Ezin baitezakegu ahaztu, komunikabide gehienak enpresa direla. Hori dela eta,
uste dut komunikabide txikiek ere beraien marka indartu beharko luketela.
Diru-etekinak lortzeko ez ezik, beraien izena ezagutarazteko ere. Zenbat eta
jende gehiagok ezagutu, orduan eta ospe handiagoa izango lukete eta modu
horretan, beraien biziraupena ziurtatu ahal izango lukete. Azken finean, komunikabideek
irakurle edo erabiltzaileentzat baliagarriak izatea dute xede. Eta
baliagarritasun maila, euskarazko komunikabideek eginiko eskaintza koherentea,
osatua eta eraginkorra izateak ahalbidetuko
du.
Etiquetas:
Berria,
digital,
EITB,
euskal,
euskalki,
komunikabide,
marka,
multimedia,
tokian tokiko
Euskarazko hedabide multimedia eta digitalen zailtasunak
Hedabide multimedia eta digitalek internetek eskaintzen dituen abantailak
erabiliz, edukiak hartzailearengana modu zuzenean helarazten dituzte. Hala ere, euskarazko hedabideen kasuak baditu
zenbait muga. Lehenik eta behin,
gertutasun faltaren arazoa daukagu. Hau da, Euskal Herria zazpi probintzia
ezberdinez osatua dago eta jendeari, batik bat, bere inguruan gertatutakoak
axola dio eta ez 200 kilometrora jazotakoak. Horri aurre egiteko, eskualde edo
probintzia mailako hedabideak sortu beharko lirateke. Baina, pausua eman baino
lehen zein hizkera erabiliko litzatekeen ere zehaztu beharreko kontua da.
Euskalkiak euskaldunon ondare linguistiko garrantzitsuenak dira. Beraien erabilera, gutxika gutxika, murriztuz
doa eta beraz, erabat gal ez daitezen bultzada bat eman beharko genieke. Hala
ere, puntu honetara helduta, beste muga bat agertzen da: euskaldun berrien
hazkundea.
Euskal hiztun guztien oso portzentaje altua dira euskaldun berriak eta
hauek ez dute euskalkien ezagutzarik. Beraz, gizartea bitan zati dezakegu. Alde
batetik, euskaldun zaharrak, batez ere, adineko jendeaz osatua; eta bestetik,
euskara batua oinarri dutenak. Adineko jendearen bizi-iraupena kontutan izanik,
euskara batuaz zabalduko den hedabideen sorkuntza zilegiago litzateke.
Euskalkiek ere eremu oso zabala hartzen dute. Izan ere, azpieuskalki zein
auzoz auzoko aldaerak ere badituzte. Muga horiei aurre egiteko bide bakarra
euskalkiak batuz janztea da, Euskaltzaindiak ezarritako arauetan oinarrituz. Hala ere, audiozko hedabideetan euskalkiak
dituen forma ezberdinez baliatzeak ez liguke inolako arazorik suertatuko. Azken
finean, ahozko tradizioa oraindik ere existitzen den euskal ohituretako bat da.
Adibidez, Gorbeialde Irratiak bere programa guztiak arratieraz emititzen ditu,
bertako hizkera zabalduz.
Bestalde, datuen arabera, Iparraldean dauden euskaldunak, euskal elebidunak
dira baina gehienak adineko jendea. Hegoaldekoak zein Nafarroakoak, ordea,
erdal elebidunak eta gazteak. Ondorioz, euskara gero eta zabalduago egongo den
arren, pisua galduz joango da. Kontraesan horrek badauka azalpen logiko
bat: EAEn zein Nafarroan dauden gazteek
euskara batua ikasteko joera daukate eta hauek osatzen dute Euskal Herri osoko
biztanle kopuru gehiena. Hala ere, pisua galduko duela esatean, erdara
euskararen gainean jarriko dela esan nahi dut. Azken finean, bertakoen ama
hizkuntza erdara baita, eta ez euskara. Horri aurre egiteko zerbait egin
beharra dago ezinbestean eta horretarako, sarean dauden hedabideek egin
dezaketen ekarpenaz baliatu beharko ginateke, lehenbizi.
Etiquetas:
abantailak,
ddigital,
euskaldu zaharrak,
euskaldun berriak,
euskalkiak,
hedabide,
mgak,
multimedia
lunes, 21 de noviembre de 2011
Gucciri zetsuratutako publizitate kanpaina
Irudi hau Gucciren publizitate kanpainetako bat da. 2003. urtean, Asia zein Europako Vogue aldizkari guztietan argitaratua izan zena. Hala ere, Britainia Handiko zenbait gizarte eragilek honen aurkako salaketa jarri zuten, herrialdeko hedabideetan azaltzen diren edukiak babesteaz arduratzen den erakundearen, Advertising Standards Authorityren, aurrean. Gauzak horrela, Mediawatch(medioetako edukien duintasunaz arduratzen den erakundea) eta Family Education Trust (familien segurtasuna babesteaz arduratzen den erakundea) bezalako erakundeek eginiko presioaren ondorioz, Britainia Handian publizitate kanpaina hau zentsuratua geratu zen.
Zein da irudi honen "arazoa"? Gucci bezalako markek, publizitate bide gisa, oso maiz jotzen dute sexua esplizituki agertzen dituzten irudietara. Kasu honetan, joera hori errepikatu egin zen eta horrek eragin zuen bere zentsura. Izan ere, irudia erotikoa izateaz gain, sexuala ere bada; eta, bertan iradokitzea baino, erakutsi egiten da. Britainia Handiko gizartean, nahiz eta XXI. mendean egon, sexua oso gai tabua da, oraindik ere, eta Guccik zilegitzat jo daitekeenaren eta ezin daitekeenaren arteko muga gainditu zuen.
Horrez gain, irudia sexista ere kontsidera daiteke. Emakumearen eta gizonezkoaren artean ezberdintasunak nabariak baitira. Azken hau, erabat jantzirik agertzen den bitartean; emakumeari, bere gorputzaren zona erogenoa ikusten baitzaio.
Hala ere, irudiaren publikazio esparrua kontutan izan beharra dago eta honek nolabaiteko eztabaida eragin dezake. Publizitate kanpaina hau, Vogue aldizkarian argitaratzeko prestatua baitzegoen eta beraz, ez erabat esparru publikotzat jo daitekeen eremu baterako. Beraz, nahiz eta aldizkaria publiko guztietara hel daitekeen; ez baldin badugu, eskuratzeko ordaintzen, ez da erabat publikoa. Guztiz ezberdina izango litzateke markesina batean argiratzeko prestatua izan balitz, baina ez da kasua.
Etiquetas:
Britainia Handia,
Gucci,
publizitate kanpaina,
zentsura
miércoles, 26 de octubre de 2011
Web 2.0 Kontzeptua
Web 2.0 ez da kontzeptu hutsa, jarrera bat baizik. Informazioa eta
edukiak modu librean eta publikoki partekatzeko prestutasuna edukitzea,
ezinbestekoa da. Web 2.0n oinarritutako web orriak dinamikoak dira, izan
ere, erabiltzaileek une oro bertan informazioa sortu, jaso eta aldatu
dezakete.
Dudarik gabe,Web 2.0k sormena eta elkar komunikazioa sustatzen duela ziurtatu dezakegu.Web
2.0ren jaiotzarekin batera, sortzaileek "interneten bigarren generazio"
gisa bataiatu zuten, alegia, interneten gauzak aldatzen ari zirela
ikusi zuten. Internet egiteko era berri bat jaio zen beraz, zerbitzuen
garaia.
Web 2.0ren adibide argi eta hedatuena sare sozialak dira gaur
egun; facebook, twitter, tuenti, flicker, pinterest, blogak... hauek,
mota guztietakoaukerak eskaintzen dizkigute.
Tom O'Reilly, software askearen fundatzaileak esan zuenez, Web 2.0ren helburu nagusia zera da: adimen kolektiboa erabiltzea.
Etiquetas:
bigarren generazioa,
dinamikoa,
sare sozialak,
Web 2.0
domingo, 23 de octubre de 2011
Mugikorren bidez euskara ikasteko aplikazio bat sortu dute
Elhuyar Fundazioak, euskara
oinarrizko mailan eta era ludiko batean ikasteko aukera ematen duen mugikorretarako
aplikazio bat garatu du
Aplikazio berri hau,
Europar Batasuneko Hezkuntza eta Kultura Komisioak babesten duen "Moblang" ikerkuntza proiektuaren
parte da. Egitasmoan Elhuyar Institutuak ez ezik, Zipreko Neurozientzia eta
Teknologia Institutuak eta Erresuma Batuko zein Greziako bestelako entitate
akademiko batzuk ere parte hartu dute.
![]() |
Solabarrieta, Laouris eta Nogeras aurkezpen egunean |
Elhuyar Fundazioko
zuzendari nagusia den Itziar Nogerasek, euskarazko sistemaren garapenerako
arduradunak, Danel Solabarrietak, eta Yiannis Laouris, Zipreko Institutuko
zuzendariak parte hartu zuten urriaren 14an, Donostian, aplikazioa aurkezteko
antolatutako prentsaurrekoan.
Laourisek azaldu zuenez,
""Moblang" proiektuak bi
urte daramatza Europan dauden hizkuntz gutxituak babesten. Dagoeneko, grekorako, albanierarako, turkierarako, eta gaelikoarako
garapenak sortu ditugu". Orain, euskara ere talde horren parte bihurtu
delarik.
Aplikazio berri hau, "Mobile Assisted Language Learning" (MALL) sisteman oinarritzen da eta bere
helburu nagusia, Solabarrietaren esanetan, euskara ikasten dutenentzat lagungarri
izatea da, "erabiltzaileak nahi duenean eta modu oso errazean erabil dezakeelako". Hartzaile-taldeari dagokionez, aplikazioa adinez
helduak diren erdal hiztunentzat zuzenduta dago, batik bat. Hau da, euskara
ikasteko jakintza prozesuan mailarik baxuenean dauden ikasleentzat bideratzen
da.
Eskaintzen dituen zerbitzuen artean: Euskara > Gaztelania hiztegia eta alderantziz; irudiak eta audioak dituen telefono-txartela; hitzak edo esaldiak grabatzeko sistema; eta, lexikoa, ulermena, entzumena zein idatzizko eta ahozko mintzaera trebatzeko balio duten joko interaktiboak daude.
Aplikazioa mugikorrera dohain jaisteko programa dagoeneko eskuragarri dago, moblang.eu orrialdean. Hala ere, horretarako, beharrezkoa da telefonoa mugikorrak Java programa eta MicroSD txartela izatea. Etorkizun hurbilean, Iphone eta Androidetan ere erabili ahal izateko lanean ari direla aitortu zuten arduradunek.

viernes, 21 de octubre de 2011
20minutos.es
Lehenik eta behin, lan hau egiteko Karla Cregok eta nik neuk aukeratu dugun ziberhedabidea Espainia guztian dohain banatzen den 20minutos egunkariaren bertsio digitala dela aipatu nahi dugu.
20minutos.es-ek azken hiru hilabeteetan izandako mundu mailako trafikoa,
Alexa-ko "Traffic
Rank"aren arabera, 1.384an kokatzen da. OJD
interactiva-k irailean argitaratu zuenez, 27.125.610 erabiltzailek kontsumitu zuten ziberhedabidea, eta
bisita guzti horietatik, %51a kontsulta bakar batean oinarritu zen.
Egunkari digitalak izandako audientziari buruzko informazio Google-n bilatzerakoan, ekaina partean
argitaratutako artikulu
bat ageri da. Bertan, audientzia tasa %17an igo zela azaltzen da, 3.537.000 erabiltzaile bakarretan
finkatuz.
Edukiari dagokionez, ziberhedabidea "orokor" gisa katalogatu
dezakegu. Izan ere, beti agertzen diren eta guztiz garrantzitsuak diren,
nazioartea, ekonomia, gizartea eta kirolei, "Tu ciudad",
"Tecnologia & Internet", "Artes", "Gente y TV",
"Comunidad20" eta
"Blogs"-a ere
eskaintzen zaie erabiltzaileei. Azken honetan, hogei blog baino gehiago daude. Bertan,
erabiltzaileek sortutako gai ezberdinetako blogetan parte hartzeko aukera
daukate. Horrez gain, "20minutos tv beta", hau da,
albiste garrantzitsuenei buruzko bideoak
ere ikusgai dituzte.
Edukien bilaketa modu erraz eta sinplean egiteko aukera eskaintzen du
20minutos.es-ek. Webgunearen behekaldean zein goikaldean, "Buscar" bilatzailea azaltzen da. Bertan,
hitzak edo zenbakiak erabiliz bilatu dezakegu nahi dugun informazioa. Hau da,
data bat jarriz, egun horretan argitaratutako berriak azaltzen zaizkigu eta era
berean, berri horiek aipatzen dituzten hitz gakoen bitartez ere egin daiteke
bilaketa. Bilaketa orokor bat egin nahi izanez gero, ziberhedabideak daukan artxiboan
urtez-urteko (2005etik hasita
2011rarte) egutegia erabil daiteke. Nahi dugun urteko, hilabeteko, egunean
click eginez gero, egun horretako berriak irakurtzeko aukera ematen du. Gainera,
ziberhedabideak webguneko mapa bat eskaintzen du, arlo nagusiak (kirola,
mundua, politika…), erkidegoak (Euskal Herria, Andaluzia…) eta gai nagusiak
(Goya sariak, hauteskundeak…), besteak beste, sailkatuz. Hala ere, azken orduko
albisteak ez dute beraien atal propiorik, guztiak portadan azaltzen dira eta
denbora pasatu ahala, dagozkien atal nagusien barruan kokatuz doaz.
Guzti horrez gain, Espainiako probintzia ezberdinetan egunkariak argitaratutako publikazio ezberdinen edizio idatzia ere eskaintzen zaie erabiltzaileei, PDF formatuan. Alegia, webgunean, A Coruña, Bilbo, Cordoba, Alicanten... banatutako egunkariak kontsumitu daitezke, ezer ordaindu gabe.
Azaleko informazioetan, albistea ze ordutan argitaratu den agertzen da, egilearen izen-abizenak eta tokiarekin batera. Hala eta guztiz ere, egunkari digital honek argitaratzen dituen albiste gehienak EFE albiste agentziatik eratorritakoak direla esan beharra dago. Egunkari digitalak, audientziaren eta erredakzioaren arteko konfiantza bat lortzeko helburuz, Staff edo erredakzioan lan egiten dutenen izen abizenak, argazkia, kargua eta argitaratutako artikulu kopurua baita hauen jarraitzaileei buruzko informazioa eskaintzen du. Horrez gain, enpresaren historia, kokapena, audientzia datuak eta eskaintzaren deskribapenari (egunkari ezberdinak eskualde ezberdinetan, twitter edo facebook bezalako aplikazioak informazioa jasotzeko…) buruzko informazioa ere azaltzen zaigu.
Egunkaria zein webguneak duen gako garrantzitsuenetako bat, erdal audientziari soilik zuzenduta dagoela da. Izan ere, Espainiako hizkuntz nagusia gaztelania bada ere, beste hiru hizkuntz ofizial ere badaude eta beraz, interesgarria izango litzateke informazioa hizkuntz horietan eskaintzea.
Publizitateak 20minutos.es-en pisu handia duela esango genuke. Izan ere, goikaldean, behekaldean, eskuinaldean eta egunkariaren erdialdean ere azaltzen da. Kontutan izan behar da, egunkari baten iturri ekonomiko nagusiena publizitatea dela eta horren isla ziberhedabide hau dugu. Hainbat enpresetako publizitatea ageri da. Hori dela eta, publizitate korporatiboa dela esan daiteke.
Gaur egun, Web 2.0 bezala ezagutzen dugun komunikazioa nagusi da munduan. Hori dela eta, ziberhedabide honek, gaur egunera egokituz, RRSS-en bitartez norbanako bakoitzari interesatzen zaizkion gaiei buruzko albisteak sare sozialetan jasotzeko aukera ematen die. Hala nola, twitter, facebook, menéame, tuenti, reporter, yahoo, my space... bezalako erremintak erabiltzen ditu. Horien bitartez, erabiltzaileek aukera daukate albisteak komentatzeko eta horietan parte hartzeko. Era berean, beraien botoa eman dezakete : Gustatzen zait edo ez zait gustatzen. Hori gutxi bada ere, lagun bati edo beste norbaiti irakurri berri duzun albistea e-postaz bidaltzeko aukera eskaintzen dizu 20minutos.es-ek eta erregistratuta baldin bazaude, eskatutako gaiei buruzko informazioa korreo elektronikora bidaltzen dizute. Beste alde batetik, aipatu beharra dago ez dizula albistea inprimatzeko aukerarik ematen ezta beraren autorearekin harremanetan jartzeko ere. Beraz, azken hutsune hau konpontzeko zerbait egin beharko luketela uste dugu.
20minutos.es-ek hamabost bat eztabaida foroetan parte hartzeko aukera ematen du, bakoitzaren iritzia plazaratuz. Foroek gai ezberdinak jorratzen dituzte, esate baterako, zinema, kirola, musika, bidaiak, osasuna, animaliak, etxebizitza eta eguneroko gertaerak. Hauetan parte hartzeko beharrezkoa da, egunkariak ezarritako arauak errespetatzea. Hau da, inork ezin dezake beste pertsona iraindu ezta difamatu. Bazterketa sozialean oinarritutako iruzkin guztiak debekatzen ditu baita publizitate helburua duten guztiak ere. Horrelakoren bat idatziz gero, iruzkina ezabatua geratzen da.
Chat-ak ez dituen arren, erabiltzaileek albisteen inguruan beraiek
pentsatzen dutena adierazteko aukera daukate sei bat inkesta digitalen bidez. Inkesta
horietan botoa eman dezakete eta nahi baldin badute foroetan luzatu dezakete
beraien iritzia.
Albiste irakurrienen atalean, batez ere pertsonaia famatuen bizitzen inguruko albisteak agertzen dira. Argi dago mota horietako “albisteak” ez dutela zerikusirik ziberhedabidearen azalean aurkezten diren albisteekin. Hauek egunerokotasunaren irizpidean oinarrituz sailkatzen baitira.
Comunidad20 atalari esker, erabiltzaileari albisteak, argazkiak… bidaltzeko aukera ematen zaio: zona20@20minutos.es . Era berean, fotogaleria atalean, beste irakurleek bidalitako ikusentzunezko edukiak ikusgai daude.
Iritzi
Pertsonala:
Orokorrean, ziberhedabideak jarraitutako egitura egokia iruditzen zaigu. Hau
da, albiste garrantzitsuenak webgunearen goikaldean agertzen dira, tituluaren tamaina
gainontzeko albisteena baino handiagoaz eta irudiarekin lagunduta. Gainera,
argazkiaren gainean, sare sozialetan gehien irakurri eta iruzkindu diren
albisteak zeintzuk diren nabarmentzen ditu egunkariak, zeinu baten bitartez.
Horrek irakurleari albistearen garrantzia zer-nolakoa den erakusten dio eta
horretan aktiboki parte hartzera bultzatzen dio.
Hala ere, diseinuari dagokionez, zenbait alde negatibo daudela iruditzen zaigu. Lehenik eta behin, albisteak bata bestearengandik oso hurbil daude eta horrek irakurlearengan estutasuna eragin dezake. Horrez gain, albisteen bitarteetan publizitatea kokatzeak irakurleari arreta galaraz diezaioke. Gure proposamena, publizitate guztia alboetan edota goian edo behean agertzea da. Gainera, albisteen gaien artean komunztadura gehiago egon beharko litzateke. Hau da, adibidez, kirola, ekonomia, Euskal Herria… agertzen duten albisteak batera, zutabe bakar batean argitaratu daitezke, gainontzeko albisteetatik bereiziz eta era berean, horiek ordenatuz.
Bestalde, egunkariak Espainia guztian zehar argitalpena banatzen ditu. Hori dela eta, interesgarria izango litzateke informazioa herrialdean dauden hizkuntz ofizial ezberdinetan eskaintzea. Webgunearen kasuan, lan gehiago suposatuko luke gaztelaniaz ez ezik, katalanez, galizieraz eta euskaraz agertzea baina askok eskertuko luketen esfortzua dela uste dugu.
lunes, 10 de octubre de 2011
Polonian Herritarren Plataforma Liberalak irabaziko ditu Legebiltzarrerako hauteskundeak

Hauteskunde hauen emaitza, historikotzat jo daiteke; izan ere, Polonian, 1989an demokrazia ezarri zenetik, ez du inork agintaldirik errepikatu. Donald Tusk-ek garaipena lortzearen arrazoi nagusienetarikoa, orain arte eramandako politika ekonomia izan da. Polonia izan baita, Europako herrialde bakarra 2009an atzerapen ekonomikoan erori ez dena.
Hala ere, Herritarren Plataforma Liberalak ez du gehiengorik lortu eta beraz, Nekazarien Alderdi Moderatuarekin koalizioa errepikatu beharko du.
Etiquetas:
Donald Tusk,
emaitza,
garaipena,
hauteksundeak,
Herritarren Plataforma Liberala,
krongresu,
Legebiltzara,
Polonia,
senatu
domingo, 9 de octubre de 2011
Confesbakek lan errenten zergak igotzeko proposamena egin du
Confebaskek lan errenten zergak igotzeko proposamena egin du
Alazne Salcedo
EAEko enpresaburue
n elkarteak, PFEZa igotzea ezinbestekotzat hartzen du enplegua sortzeko orduan. Era berean, Miguel Angel Lujua patronaleko presidenteak, enpresen zergak eta betebeharrak murriztea eskatu du, Europako fiskalitatea eredutzat hartuz. Bildu eta PSE-EEko agintarien erantzuna erabatekoa izan da: krisi garaian, ezin daiteke enpresarien zerga arindu eta langileena igo. Proposamena, erabat amoraltzat katalogatu dute.
Alazne Salcedo
EAEko enpresaburue

lunes, 3 de octubre de 2011
Ongi etorri!!

Arratsaldeon guztioi! Lehenik eta behin, ongi etorria ematen dizuet nire blogg honetara. Nire izena Alazne Salcedo da. Arratia bailaran kokatzen den herri txiki batean bizi naiz, Lemoan hain zuzen ere. Aurten kazetaritzan lizentziatu berria naiz eta momentu honetan, Multimedia Komunikazioari buruzko masterreko lehenengo klasea jasotzen ari naiz.
Etiquetas:
Alazne,
Arratia,
kazetaritza,
Lemoa,
masterra,
multimedia komunikazioa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)