Mugikorren bidez euskara ikasteko aplikazio bat sortu dute
Elhuyar Fundazioak, euskara
oinarrizko mailan eta era ludiko batean ikasteko aukera ematen duen mugikorretarako
aplikazio bat garatu du
Aplikazio berri hau,
Europar Batasuneko Hezkuntza eta Kultura Komisioak babesten duen "Moblang" ikerkuntza proiektuaren
parte da. Egitasmoan Elhuyar Institutuak ez ezik, Zipreko Neurozientzia eta
Teknologia Institutuak eta Erresuma Batuko zein Greziako bestelako entitate
akademiko batzuk ere parte hartu dute.
![]() |
Solabarrieta, Laouris eta Nogeras aurkezpen egunean |
Elhuyar Fundazioko
zuzendari nagusia den Itziar Nogerasek, euskarazko sistemaren garapenerako
arduradunak, Danel Solabarrietak, eta Yiannis Laouris, Zipreko Institutuko
zuzendariak parte hartu zuten urriaren 14an, Donostian, aplikazioa aurkezteko
antolatutako prentsaurrekoan.
Laourisek azaldu zuenez,
""Moblang" proiektuak bi
urte daramatza Europan dauden hizkuntz gutxituak babesten. Dagoeneko, grekorako, albanierarako, turkierarako, eta gaelikoarako
garapenak sortu ditugu". Orain, euskara ere talde horren parte bihurtu
delarik.
Aplikazio berri hau, "Mobile Assisted Language Learning" (MALL) sisteman oinarritzen da eta bere
helburu nagusia, Solabarrietaren esanetan, euskara ikasten dutenentzat lagungarri
izatea da, "erabiltzaileak nahi duenean eta modu oso errazean erabil dezakeelako". Hartzaile-taldeari dagokionez, aplikazioa adinez
helduak diren erdal hiztunentzat zuzenduta dago, batik bat. Hau da, euskara
ikasteko jakintza prozesuan mailarik baxuenean dauden ikasleentzat bideratzen
da.
Eskaintzen dituen zerbitzuen artean: Euskara > Gaztelania hiztegia eta alderantziz; irudiak eta audioak dituen telefono-txartela; hitzak edo esaldiak grabatzeko sistema; eta, lexikoa, ulermena, entzumena zein idatzizko eta ahozko mintzaera trebatzeko balio duten joko interaktiboak daude.
Aplikazioa mugikorrera dohain jaisteko programa dagoeneko eskuragarri dago, moblang.eu orrialdean. Hala ere, horretarako, beharrezkoa da telefonoa mugikorrak Java programa eta MicroSD txartela izatea. Etorkizun hurbilean, Iphone eta Androidetan ere erabili ahal izateko lanean ari direla aitortu zuten arduradunek.

No hay comentarios:
Publicar un comentario