Sarrera honetan, Gaztezulo euskal gazteentzat zuzendu zen lehen aldizkariak
eta formatu multimediara saltoa egin duenak,
betetzen dituen zenbait zerbitzu sozial aipatuko ditut. Besteak beste,
euskal komunitatea trinkotzeko egiten duen lana azalduz eta goraipatuz.
Euskal Herrian badaude hainbat hedabide multimedia. Baina, Gaztezulori
buruzko analisi egitea erabaki dut. Izan ere, komunikabidea euskal gazteei
zuzendua dago. Eta, ni horien artean kokatzen naiz. Gainera, kazetaritza
ikasketak burutzen nituenean ere, Gaztezulo aztertu nuen eta esperientzia
horren bitartez, komunikabidea gertutik ezagutzeko aukera izan nuen.
Lehenik eta behin, Gaztezulo, gaur egun, Euskal Herri mailan oso ezaguna
den hedabide multimedia eta digitala dela aipatu beharra dago. Dauzkan
ezaugarrien artean, hasiera batetik, hartzaileen iritzia kontuan hartu zuela
nabarmendu beharra daukat. Izan ere,
gazteei eginiko inkesta batek zehaztu zituen zeintzuk izango ziren
jorratu beharreko gaiak: literatura, internet, musika, zinema, kirolak... baina
batez ere, sexuari ematen diote garrantzia gehien. Gai hau baita
gazteen artean kontsultatuena.
Sexuaren arlo horretan ere, bestelako berezitasun bat gehitu behar zaio.
Gaztezulo izan zen sexu kontsultak martxan jarri zituen lehen euskal
aldizkaria. Hainbesteko arrakasta izan zuen berritasunak, oraindik ere
indarrean dagoela. Gazteek orokorrean, sexuari buruzko jaki-min handia izaten
dute. Euskal gazteak horien artean kokatzen dira eta beraz, Gaztezulok gaia
lantzeko ematen dien aukera eskertu eta aprobetxatzen jarraitzen dute,
hilabetez hilabete kontsultak eginez. Arlo honetan, euskaraz sexu-kontsultak
egiteko aukera izatea garrantzitsua iruditzen zait. Azken finean, sexuak,
sarritan, lengoaia berezitua erabiltzea dakar eta adituen erantzunen bitartez,
gazteek euskarazko "hitz berriak" ezagutzeko eta erabiltzeko aukera
daukate.
Gaztezulok, erabilitako hizkera aberatsa eta formala da. Beraz, hartzaileak
informazioa ulertu nahi baldin badu, ezinbesteko egiten zaio euskara maila
altua izatea. Oso gai aberatsak baitira landutako guztiak. Modu horretan,
multimedia komunikabideak gazteak euskara batu formala erabiltzera eta
kontsumitzera bultzatzen ditu.
Multimediara salto egitean, hainbat ate ireki zaizkie. Lehenik eta behin,
irakurleen parte hartzea suspertu dute agendaren bitartez. Bertan, edozeinek Euskal Herrian
gazteei zuzenduta dauden edo hauei interesatzen zaien ekitaldiei buruzko
informazioa eskaini dezake. Horrez gain, irudiari ematen dioten garrantzia
azpimarratzen da. Honen bitartez, edukiari aberastasuna ematea lortzen baitute.
Honek berebiziko garrantzia dauka webgunean. Izan ere, irudiak aldizkariaren
webgunea ikusgarriago bihurtzen du.
Horrenbestez, ikuspegi sozio-pragmatikotik aztertuta, eta euskaldunen
komunitatea sarean trinkotzeari begira Gaztezulok egiten duen ekarpenari buruz,
esan daiteke eskertzeko modukoa dela. Hainbeste denboran zehar, euskal kulturaren,
ohituren, hizkuntzaren... oinordekoak izango diren gazteei zuzenduta eginiko eskaintza
aberatsagatik.