Abenduaren 20an, Multimedia Komunikazioa Masterreko ikasleok "Euskararen komunitate birtualak: nola ehundu harreman-sareak?" galdera aztertzen zuen mahaingurura joateko aukera izan genuen. Bertan, Luistxo Fernandez (sustatu.com), Hasier Etxeberria (Zuzeu.com), Lontzo Sainz (Eitb.com), Maite Goñi (Euskaljakintza.net), Lander Arbelaitz (Argia.com) eta Idurre Eskisabel-ek (Berria.info) interneten euskarak bizi duen egoera zein den aztertu zuten. Ondoren guztioi esandakoaren gainean gogoeta egitera bultzatu gintuzten.
Agurtzane Elordui-k, mahainguruaren antolatzaileak, sareko teknologia berriek euskaldunen arteko harreman-sareen trinkotzea errazten duen galdegin zien hizlariei. Guztiok baiezko borobila erantzun zuten.
Luistxo Fernandezen esanetan, "internet harreman- pertsonala zein komunitatearen interesak pizteko tresna ona da. Ez dio euskarari kalte egiten; guztiz alderantziz, euskaldunen artean komunikazioa hobetzen lagun dezake. Izan ere, teknologia hobetu ahala, zirkulua ere zabalduz doa". Azken baieztapen hau hobeto ulertzeko adibide bat gehitu zuen Luistxok: hasiera batean, messenger edo foroetan gure lagunartekoekin kontaktatzen genuen; orain, ordea, twitter eta facebook-ek gugandik urrun dauden pertsonak ezagutu eta hauekin harremana izateko aukera eskaintzen digute.
Euskal komunitatea osatzen dugunok, interneten euskaraz ahalik eta eduki gehien izatearen alde borrokatu behar dugula azpimarratu zuten mahainguruan. Horretarako lehen pausoa, Maite Goñik esan bezala, norbanakoaren indarrean sinestean datza. Izan ere, guztiok ekarpen txiki bat eginez, gure hizkuntza itsaso handian tanta txiki bat izatera helduko da. Euskal komunitateak dituen gogo handiez baliatu beharra daukagu, lurralde berriak euskararekin konkistatzeko.
Era berean, "internet gure alde erabiltzen ikasi behar dugu", Lander Arbelaitzek esan zuenez. Zergatik? Lehenik eta behin, internetek euskara hizkuntza zaharkitua denaren zama kentzeko aukera ematen baikaitu. Bestetik, teknologia berriak etengabe garatzen doaz eta hauekin guri eskaintzen dizkiguten aukerak gehitzen. Hori dela eta, euskaldunok twitter, facebook, tuenti... bezalako sare sozialetan muturra sartzeko aprobetxatu beharra daukagu. Sare sozial hauetan euskaraz dabilenak, sarean euskararen erabilera normaltasunarekin lotuko bailuke. Beraz, euskaraz hitz egiten dugunoi, beste batzuengana heltzeko aukera ematen digu internetek eta euskaldunok horretaz baliatu behar gara.

Hala ere, euskal komunitateak badauka zailtasun handi bat. Alegia, mundu-mailan komunikabide tradizionalak sareko euskarri eta produktuetan entseatzen ari dira. Guk, ordea, horretarako zailtasun handiak dauzkagu; ez baikaude ohituta edukiak eskuratu ahal izateko ordaintzera. Idurre Eskisabel-ek, Berria.info-ko zuzendariak esan bezala, "euskal komunikabide birtualak beraien erabiltzaileei edukia erostera behartuko baliete, beraien irakurleria are gehiago mugatuko lukete".
Horrez gain, gaur egun euskal komunitate birtualak trinkotzeko hizkuntza politika falta dago. Luistxo Fernandezen ustez, "beharrezkoa da komunikazio, hizkuntza eta teknologian dirua inbertitzea; baina, hurrengo urteotan instituzioen aldetik, adar jotzea baino ez dugu jasoko". Lander Arbelaitzek ere, Luistxoren ideia babestu zuen eta egoera salatzeko adibide argi bat jarri zuen, "errealari "euskararekin bat" kamisetan eramatearren dirua eman beharrean, kopuru hori interneteko euskarazko eduki zein webguneetan inbertitu beharko litzateke". Dudarik gabe, berak planteatutakoak askoz gehiago bultzatu eta trinkotuko lituzke sareko euskal komunitateak.