Erreportaje bat egiterakoan, beharrezkoa da aldez aurretik zenbait urrats zehaztea. Hala nola, transmititu
nahi dugun mezuaren araberako helburu diskurtsiboa finkatzea; generoa eta
azpigeneroa zehaztea; storyboard-a egitea, erabiliko ditugun osagaiak aurreikusi
ahal izateko; dokumentazio lana burutzea; etbar. Beraz, emaitza txukun eta
borobil bat lortu ahal izateko, erabaki linguistiko- diskurtsiboak zaindu behar
dira, nahitaez.
Hala ere, garaiak
aldatu dira eta teknologia berrien hazkundeak erreportajeak euskarri berrietara
egokitzera behartu gaitu. Dagoeneko, erreportaje tradizionaletik erreportaje
multimediara egin dugu salto. Hori dela eta, zibertestu baten sorreran sareak
dituen testuinguru bereizgarriak kontutan hartzea oso garrantzitsua da. Noski,
orain arte jarraituriko urratsak baztertu gabe.

Bestalde, nodo ezberdinen artean lotura ezartzea ezinbestekoa da sareko erreportajeetan. Alegia, nodo bakoitzak independenteki zentsua baldin badu ere, guztiek erreportajea aberasteko helburua izan behar dute. Izan ere, hipertestualitateak erabiltzaileei, erreportajea kontsumitzerakoan, ez die bide jakin bat jarraitzera behartzen.
Azkenik,
interaktibitatea daukagu. Honen ondorioz, erabiltzaileak informazioetan
parte-hartzeko aukera dauka: iritzia emanez, lehiaketak antolatuz, eztabaidan
parte hartuz... Hala ere, ezaugarri honek badauka bere gakoa. Marrerok
dioenaren arabera, nahiz eta hipertestuan erabiltzaileak parte hartzeko aukera
izan, ezin dezake erreportajea modifikatu. Eta, hori da etorkizunean bilatu
behar duguna: erabiltzaile kontsumitzaile arrunt izatetik, egile izatera
pasatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario